top of page

Yolanda Pereña, Solokoetxe Auzo Elkartea

"Etxebizitza baten, atari berdinean, 4 bizilagun minbiziak jota hil dira, gazteak guztiak, eta geroz eta ugariago gara lo egiteko zailtasunak ditugun bizilagunak"

Zein da Solokoetxe Auzoan antenekin duzuen arazoa?

 

Antenen erradiazioak gure gorputzean metatu egiten dira eta osasunean eragina dutelako kezkatuta gaude. Izan ere uhin elektromagnetikoak ur molekulak mugitzen dituzte eta eragin zuzena dute burmuhinean, gorputzeko organoetan, DNA katean, zeluletan,... Etxebizitza berdinean 4 pertsona hil dira minbiziak jota eta nahiko gazteak guztiak. Ildo beretik, gaizki lo egiten duten bizilagunak ere geroz eta gehiago dira eta sudurreko hemorragiak eta buruko minak ditugunok ere. Eta egia esateko, susmo guztiak ditugu antenen eragina izan daikeela. Froga zuzenik ez badago ere, hainbat osasun erakundek elektromagnetismoak osasunean kalteak eragiten dituenaren ikerketa zientifiko asko jasotzen dituzte, baina ez dago medikurik hori baieztatu eta frogatu duenik,  eta honek kezka handia sortarazi du auzoan.

Yolanda Pereña, atzean antenekin

Zenbat antena eta operadore daude Solokoetxeko igogailuan?

Duela hamalau urte jarri baziren lehengo bi antenak, gehituz joan dira urteetan zehar eta gaur egun 5 operadoreen antenak dauzkagu berton: Movistra, Vodafone, Orange, Yoigo eta Ono, Industria Ministeriotik jakinarazi digutenez. Eta jakina, zenbat eta antena gehiago, erradiazio gehiago!

 

Aipatu beharra dut igogailua eta eraikinari dagokion informazio bat.

Igogailua garraio publiko denez, Eusko Jairlaritzaren Garraio Sailaren esku dago, baina eraikina, esku pribatuetan dago, garraio zerbitzua eskaintzeko baimena duelarik. Garraio zerbitzuko baldintzen arabera, eraikin honek duen baimena, soilik, garraio publikoaren erabilera emateko da. Beraz, beste erabilera bat ematen ari zaio orain (antenen kokagune) eta hau legezkoa den edo ez zalantzan jartzen dugu.

 

Antenak hor jarri izana noren erantzunkizuna da orduan?

Instituzio ezberdinak dute baimenak emateko eskumenak. Alde batetik, Industri Ministerioa dago. Antenak sortzen duten kutsadura elektromagnetikoak arautzen dituen erakundea da baina indarrean dagoen araudia Espainiar Errege Dekretu zaharkitua denez eta honek 45 mikrovatio/zm2 mailak baimentzen duenez, inoiz ez dira ematen neurri hauek. 

 

Beste aldetik, Bilboko eraikinen konponketak eta erreabilitazioak kontrolatzen dituen Surbisa Udaal erakundeak du antenen instalaziorako baimenen eskumena. Erakunde honek instalazioaren baldintzak egokiak izatea zaintzen du, bestrik kontutan hartu gabe.  Esan behar dut, hasiera batetan Udalak espediente bat zabaldu ziola enpresari izkutuan jarri zituelako antenak baina gero espediente hau desagertu eta Surbisak zabaldutakoa agertu zen, alegia instalazioaren baldintzak ondo betetzen dituela esaten zuena.  egin da. Ez dute honen inguruko informazio gehiagorik eman eta Udalaren jarrera ere aldatu egin zen, hasieran antenak kentzeas eskatzen baitzuen. 

 

Beste alde batetik, Udaleko Ingurugiro Saila dugu. Bilboko kutsadura elektromagnetikoen neurriak zaintzen dituen eta ikastetxean neurgalua jarri zuen erakunde publikoa. Bilboko beste eremu batzuetan Ingurugiro Sailak egindako Mapa Elektromagnetikoaren bitartez uneoro zein neurriko kutsadura elektromagnetikoa dagoen jakiten du eta baita Solkoetxeko antenena ere.

 

Eta zein neurri dira horiek?

Datuen arabera, Europako Parlamentuak gomendatzen duearen oso gainekoak eta Bilboko gainontzeko eremuetakoak baino gehiagokoak ere.  Gure etxebizitza barruetan adibidez, 7 eta 10 mikrobatio/zm2-rainoko neurriak jaso ditugu. Gainera erradiazioen jarioa ez da finkoa izaten, batzuetan neurri altuagoak eta beste batzuetan neurri apalagoak ematen dituzte, baina inoiz ez direnez heltzen lehen aipatu dudan lege dekretu zaharkitura, ezer gutxi egin dute sail honetatik ere.

 

Dena den, argi baino argiago esaten du Munduko Osasun Erakundeak, edozein zalantzaren aurrean “Zuhurtzia Printzipioa” ezarri behar dela, zientifikoki frogatuta dagoelako 0,1 mikrobatio/zm2 –ko neurria dela osasunean kalte gutzien eragiten duen neurria.

 

Eusko Legebiltzarrak ere horren alde egin du eta hau eman den pausurik garrantzitsuena izan bada ere, ikusi egin beharko da nola betetzen duten eta  Euskal lurralde osorako, kutsadura elektromagnetikoaren araudi bat noizko indarrean jarriko den.

 

Zein da beraz zuen helburua?

Alde batetik, gure etxeen aurretik antenak eta oinarrizko estazioak kentzea bizilagunen osasuna babesteko eta bestetik, igogailuaren erabilera garraio zerbitzurako izanik, zerbitzu honen baldintzak betetzea eskatzen dugu, bestelako erabilerarik eman gabe, hau `ez-legala ´delako.

 

Zein da jaso duzuen erantzuna honen aurrean?

Entzun, entzun gaituzte baina orain ikusi egin baharko da Europako Parlamentuen gomendioei kasurik egingo dieten edo ez. Beste gomendio batzuei kasu egiten diete, ikusiko dugu elektromagneismoaren gomendioei kasurik egiten dieten. Zeren guzti honen atzean, enpresa boteretsuak daude, diruaren boterea izkutatzen da atzean. Diru asko mugitzen duen industria baten aurrean gaude eta igogailuako enpresak negozio izugarrria egiten ari da antenekin. Igogailuaren zerbitzua negozio horren estalkia besterik ez da eta instituzioek eskuhartu beharko lukete, gutiziaren gainetik bizilagunen osasunaren alde eginez eta ez alderantziz. Ofizialki ezer ez badute erantzuten ere, guk duela hamalu urteko bide honetan jarraituko, alegia, dagokion instituzioara behin eta berriro gure eskakizunak eramaten eta gure aldarrikapenak komunikabideen bitartez zabaltzen.

© 2014 by My site name. Proudly created with Wix.com

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
  • RSS Classic
bottom of page