top of page
Josune Barrenetxea, Solokoetxe Institutoko Errondagane Guraso Elkartea
"Europar Batasunak ematen dituen gomendioen oso gainetik gaude "

Azaldu zein den antenen arazoa eta sortu den kezkaren zergatiak.

 

2012-2013 ikasturtean hasi genuen borroka luze hau. Antenek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoaz eta osasunean duten eraginaz zerbait entzunda genuen eta gure institutotik 40 metrotara ditugunez, antena hauen erradiazioa neurtzeko neurgailua ikastetxean jartzea eskatu genion Udalari.  Udalak hala egin zuen eta neurgailuak eman zigun datuek kezka handia sortu ziguten: Europako Parlamentuak esaten duenaren oso gainetik gaudela, alegia,  Europako Parlamentuak ebatzitako 1815 Erresoluzioan ohartarazten den gomendiotik, 100 bider gehiagoko datuak jaso genituen.

 

Hau ikusirik, Eskola Kontseiluan antenen Batzordea eratu genuen eta behar den instituzioetara jotzea erabaki genuen ebazpen honetan gomendatzen den  `ardura printzipioaĀ“ aplikatua izan dadin.

 

Nork ezarri ditu antenak eta noren baimenarekin?

Alde batetik Udalak eman zuen baimena Surbisaren bitartez. Eta bestetik, Industria Ministerioaren eskumena da antenak jartzeko baimenak ematea. Hemen badago, dena den, arazo bat. Indarrean dagoen Errege Dekretuaren arabera, 45 mikrovatio/zm2-rainoko neurriak legezkotzat jotzen dira eta operadoreek lege honekin babesten dira nahiz eta Europako Parlamentuak besterik esaten duen.

 

Udalak egin zuen sasiakera bat araudi bat ezartzeko eta antena hauen erradiazioak Bilboko mapa elektromagnetikoko gainontzeko eremuetako erradiazio elektromagnetikoen neurrietara murrizteko,  baina operadoreek Errege Dekretua aintzat hartuz, atzera bota zuten saiakera hau.

 

Aipatu ikastetxe barruan jaso dituzuen datuak.

Alde batetik, zentruko patioan eta antenetatik hurbilen dauden gelei dagokionez, 2,3mikrovatio/zm2-rainoko datuak jaso ditugu batzuetan eta beste batzuetan, Europar Batasunak gomendatzen duenaren 100 eta 200 bider altuagoko datuak ere.  Gainera, neurgailu hau metalezko hesi baten atzean kokaturik dago eta jasotzen ditugun datuak ere askoz baxuagoak direla uste dugu. Hau dela eta, dagoeneko neurgailua sare honen kanpoaldean jartzeko ere hiru aldiz eskatu arren, ez digute kasurik egin. Beraz, datuak, inoiz ez dira Errege Dekretuak arautzen duen neurrira ailegatzen. Hau ikusita, gure umeak babesteko neurriak hartzea lehentasunezko eta urgentziazkoa zela ikusita, pantailatze bat esktu genien instituzioei, Bai Udalareko Osasun eta Ingurugiro Sailari, baita Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari ere.

Zein erantzun edo babes jaso duzue instituzioen aldetik?

Udalak , pantailatzearen eskaerari dagokionez, otsailean jarriko zuela agindu bazigun ere, hutsean gelditu da hau eta geroago arazoa Industria Ministerioarena eta Hezkuntza Sailarena dela eta, ez zela hau bere arazoa ezta eskumena ere erantzun zigun. Osasun eta Ingurugiro Sailak ere argi utzi zigun, erradiazio elektromegnetikoak osasunerako kaltegarri diren frogarik ez dagoela. Dena den, teleoperadoreekin negoziatzeko konpromezua hartu zuen Udalak antena hauen neurriak ere,  Bilboko Mapa Elektromagnetikoetan zehaztuta dauden gaionontzeko eremuetako neurrien mailetara murriztu dezaten eskatzeko.  Eta hemen ere, gauza bera, gaur gaurkoz, hitz polit asko, baina gure umeak dauden moduan jarraitzen dute.

Eta alderdi politikoen aldetik?

Udalean sortutako antenen jarraipen batzordean apantailamendua egiteko 23.000 eurotako aurrekontu bat egin zen. Ildo honetatik pasa den irailaren 25ean EH Bilduk apantailamendua jartzeko ardura Udalak har zezan eskatuz, Osoko Bilkuran proposamena aurkeztu zuen. Proposamenari Alderdi Popularrak eta Sozialistek bere babesa eman bazioten ere, EAJ-ren kontrako botoek atzera bota zuten proposamen hau, gaia Eusko Legebiltzarraren eskuetan dagoela argudiatuz. Izan ere Eusko Legebiltzarrean Europako Parlamentuaren gomendioaren aldeko ebazpena egon da bitartean eta badirudi honek gauzak erraztu baino, oztopo gehiago sortu dituela.

 

Eta aurrera begira, zer duzue eskuartean?

2015eko aurrekontuetan gure apantailamenduaren eskaera onartuko duten edo zer gertatzen den ikusi beharko dugu eta bitartean, gelditzen zaigun bidea, mobilizazioetan jarraitzea eta komunikabideak erabiltzea, gure aldarrikapenak zabaltzeko.

Ā© 2014 by My site name. Proudly created with Wix.com

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
  • RSS Classic
bottom of page