top of page

Arrisku ikustezinak

Dagoeneko badaude erradiazio elektromagnetikoen gehiegizko esposizioak osasunean sor ditzaketen eragin biologiko kaltegarrien nahiko ebidentzia zientifiko eta honela jaso dituzte, esaterako, Europako Ingurumen Agentziak (AEMA), Minbiziari buruzko Ikerketen Nazioarteko Zentroak (IARC) edota Munduko Osasun Erakundeak. Europako Parlamentuak eta Eusko Jaurlaritzak ere gomendio hauetan oinarrituta lege proposamenak ebatzi dituzte, non  eremu sentiberei dagokionez, ikastetxeak edo eta ospitaleak hurbil dituzten lekuetan kasu, arreta berezia jartzea azpimarratzen den.

 

 

Solokoetxeko igogailua eta telefoniako antenak

 

Bioinitiative 2012 txostena

 

Erradiazio elektromagnetikoek osasunean duten arriskuen inguruan asko ikertu duen neurozientzialari ospetsua dugu Olle Johansson, Estokolmoko Karolinska Institutuko Medikuntzan Doktore. Arlo honetan 30 urteko eskarmentua du eta bere hainbat ikerketa zientifikoren artean,  Bioinitiative txostena  dugu azpimarratzekoa erreportaje honetan. Johanson Doktorearen baieztapenak zorrotzak eta argiak dira:  ā€œinongo zalantzarik gabe hiritarrak kutsadura elektromagnetikoaren gehiegizko esposizioaren aurrean daudela erakusten digute ikerketek; nahiz eta gizakiok, oker gaudela pentsatu nahi izanā€.

 

Nazioarteko 29 aditu prestigiotsuk egindako txosten hau, Irratifrekuentzi (RF) eta Frekuentzia Oso Txikien (ingelesezko -ELF-) Eremu Elektromagnetikoen esposizioaren gaineko 3.800 ikerketa zientifiko baino gehiagoren lanei buruzko 1.500 orrialdetik gorako berrikuste bibliografikoa da (http://www.bioinitiative.org/ ).

 

 

Bertan, osasun publikoa babesteko indarrean dauden maila edo neurriak desegokiak direla egiaztatzen dute zientzialariek eta ebidentzia zientifikoak dokumentatzen dituzte eremu elektromagnetikoen erlazio kausalaren gainean, adibidez, gene eta DNAn duten eraginaren arrazoi zientifikoak (genotoxikotasuna); estreseko proteinetan, melatoninan eta sistema immunologikoan, ugalketa organoetan eragiten dituen aldaketen ebidentzia zientifikoak (espermaren ahalmenaren jeitsiera eta nahi gabeko abortuen alterazioak kasu);  jaioberriekiko efektu fetalak; hesi hematoentzefalikoaren aldaketak; autismoaren asaldura neurologikoak eta portaerako aldaketa neurologikoak (memoriako asaldurak, ikasketa, portaera eta arreta eta loaren eraldaketak adibidez; edo eta haurren leuzemiaren eta beste minbizi batzuen ebidentziak (burmuineko tumoreak eta neuromak, bularretako minbizia) edo Alzheimer gaixotasuna ... Hau aztertuta beraz, eremu elektromagnetikoekiko esposizioaren aurrean, Irratifrekuentzi (RF) eta Frekuentzia Oso Txikien (ELF) muga zorrotzagoak ezartzeko premiazko eta urgentziazko beharra da txosten honetan eskatzen dena.

 

 

Hala ere, eszeptizismo handia somatzen da osasunean sor ditzaketen asaldura biologiko kaltegarrien inguruan. Batzuek, antenen erradiazioek osasunean kalterik egiten dutenaren frogarik ez dagoela baieztatzen dute eta ā€œZuhurtzia Printzipioaā€ gomendioetan oinarritutako aholkua besterik ez dela eta, eszeptiko agertzen dira ikerketa hauen aurrean. Eta besteen ustez, argudio bera irauli eta kaltegarri ez diren frogarik ere ez dagoela argudiatzen dute eta ebidentzia zientifikoetan oinarritzen dituzte haien baieztapenak.

 

Erreportaje honetan ordea arrisku ikustezin hauek agerian jarri nahi dira eta horretarako nazioarte mailan pisuzko txostena bihurtu den Olle Johanson neurozientzialari errekonozituak egindako Bionitiative 2012 txostenari leku eman nahi izan zaio, Munduko Osasun Erakundeak jasotzen duen txostena izanik, osasunean dituen arriskuez ohartarazten gaituena.

 

 

Olle Johanson, Bionitiative txostenaren egilea. (Sareko argazkia)

ā€œInongo zalantzarik gabe hiritarrak kutsadura elektromagnetikoaren gehiegizko esposizioaren aurrean daudela erakusten digute ikerketek; nahiz eta gizakiok, oker gaudela pentsatu nahi izanā€.

Ā© 2014 by My site name. Proudly created with Wix.com

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
  • RSS Classic
bottom of page