top of page

Sebe Sanchez, Solokoetxe Institutuko zuzendaria

"Arazo hau gizarte osoaren arazoa da eta denok hartu behar dugu gai honen ardura"

Zein da antenekin sortu den arazoa?

Arazoa betidanik egon da, antenak dauden momentutik, baina eaazoa  antenek ematen dituzten erradiazioak dira eta guk eskatzen duguna da Europako Parlamanruak gomendatzen duena ezartzea.

Azaldu Ikastetxeko Eskola Kontseiluak  gai honen inguruan hartutako erabakiak.

 

Eskola Kontseiluak aho batez 2013ko urriaren 9an onartu zuen testuaren idazketan eta aurkezpenean parte hartu dugu. Testu horretan ardura printzipioa ezartzea eskatzen genien agintariei:

 

ā€œSolokoetxeko igogailuko antenen uhin elektromagnetikoen eragina dela eta, Eskola Kontseilu honek dagokion agintariari hauxe eskatuko dio: antena horiek ken ditzan edo, gutxienez, Europako Ingurumen Agentziak 2007ko irailaren 17an egindako txosten batean eskatu zuen baimendutako gehienezko mailetara murriztea, hau da, 0,1 uW/cm2-ra, ardura printzipioa aplikatuz. Gurea ikastetxea da eta, ardura printzipioa aplikatuz, eremu sentiberei garrantzi berezia eman behar zaie.

Seve Sanchez, Solokoetxe Institutuko zuzendaria

Komentatu pixka bat zein den zuzendaritzaren kezka eta horren aurrean egin duzuena.

 

Geu garela interesatuenak kutsadura horrek pertsonengan dituen ondorioak ezagutzeko, azken batean ikastetxean lan egiten baitugu, eta gure osasunaz arduratzen gara; baita ikasleen heziketa eta osasunaz ere. Uste dugu gaiak familiengan sortu duen ardura gutxitzeko gure esku dagoen guztia egin dugula. Beti ere lehentasuna emanez eskola inklusiboari.

Hartu al da neurri berezirik ikastetxean umeak babesteko? Zer neurri?

 

Bai neurri batzuk hartu genituen.  Antenetatik hurbilen dagoen ikasgela libre utzi genuen. Gaur egun bakarrik beharrezkoa denean erabiltzen dugu, hau da, bikoizketak egiteko. Wifia erabiltzeko barneko protokoloa ezarri genuen. Honela errezeptoreak bakarrik beharrezkoak direnean pizten dira. Normalean itzalita egoten dira. Ikasgeletako ordenagailuak kableatu egin dira, Internet konexioa behar dugun bakoitzean, wifia ez erabiltzeko. Patioan eserlekuak ere lekuz aldatu dira, erradiazio elektromagnetiko handiagoa jasan ahal zuten lekuetatik urruntzeko eta azkenik, ikastetxeko kablerik gabeko telefonoak aldatu eta kableaturik dauden beste batzuk jarri ditugu.

 

Dena den neurria hauek ez dira nahiko arazo honi aurre egiteko, ez da ezer aldatzen, zeren ikastetxean umeak 6 ordu daude soilik, baina auzoan bizi direnak eguneko 24 ordutan daude gehiegizko erradiazio esposizio jarraikorrean. Eta hau ikastetxearen arazoa izatetik baino gizarte arazoa dela uste dut.

Ze konpromezu hartu dute instituzioek?  Betetzen dituzte konpromezu hoiek zuen helburuak? Bete al dituzte hartutako konpromezuak?

 

Hezkuntza Ikuskariari galdetu egin diogu arazoari buruz, eta eskaerengatik antenen emisioak jaitsi egin direla baieztatu digu, baita une hauetan neurri hauek Bilboko batez bestekoan daudela ere.

 

Pantailatzeari buruz ere, pasa den urriaren 28an parte hartu zuen Ceferino Maeztuk hauxe esan zuen: ondo egin ezik (metro karratu batek 500 euro balio zuen), kaltegarria izango zela, ikastetxea uhinen kondensatzaile bihur genezakeelako. Eta hezkuntza sailaren ezetza ere jasio dugu.

 

Jakin badakigu 2014ko apirilaren 30ean Espainiako Kongresuan onartutako Telekomunikazio Lege Berriak botere handiagoa ematen diela telefonia operadorei. Hauek interes orokorraren izenean, hala nola sare digitalei estaldura handiagoa emateko, teilatu zein terraza desjabetzera hel daitezke antenak jartzeko. Gainera lege honen arabera arlo honetan legeak egiteko agintari bakarra Industria Ministerioa da.

 

Elkarrizketari zerbait gehiago erantsi nahi diozu?

Jasotzen ditugun emisio elektromagnetikoak iturri askotatik datoz eta ez bakarrik antenetatik (auzokoen wifiak, Zumarraga plazako udal wifia, ikastetxeko DEC telefonoak, FM, Polizia, TBko antenak …). Horregatik, kutsadura elektromagnetikoa gizarte arazoa da, eta eragina du etxeetan, kalean, jolastokietan, eskoletan eta Bilboko eraikuntza guztietan. Eta konpondu nahi badugu, denok batera lan egin beharko dugu antenen emisioen jaitsiera lortzeko.

Ā© 2014 by My site name. Proudly created with Wix.com

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
  • RSS Classic
bottom of page