top of page
Erreportajea:
 
Izkutuko Kutsadura

 

Gaurko mugikorrak telefono soilak izatetik ordenagailu txiki baina eraginkorrak izatera bihurtu direnean, atzean utzi ditugu deitzeko gailutzat genituen telefono zaharkituak eta smartphone modernoetan, internetaren erabilera garatu izanak ekarri duen ondorio eztabaidaezina, geroz eta ugariago diren antenak non-nahi ikus ditzakegula da. Azken hamarkadan Bilboko Solokoetxe Auzoa bilakera honen lekukoa izan da eta antenen presentziaren hazkunde hau, bertako bizilagunen kezka eta borrokaren arrazoi nagusia bilakatu da. Erreportaje honek, antenen erradiazio elektromagnetikoek osasunean duten eraginaren inguruko hausnarketa egiteko proposamena luzatzen badu ere, instituzioen eskuzabaltasuna dela eta, populazioaren osasunaren gainetik telekomunikazio industriaren atzean izkutatzen den negozioa eta gutizia jarri nahi da agerian. Teknologiaren neurrigabeko hazkundearen  eraginez sortu den izkutuko kutsadura mota honen aurrean, muga edo neurririk hartu eta araudirik egin ezean, osasunean sor diezazkigun kalte konponezinen arriskuez ohartarazteko saiakera bat duzue ondorengo erreportajea. Eta ondorioz, arazo honen inguruan norbanakoaren kontzietzian eragin eta teknologia berrien erabilera arduratsua egiteko konpromezua egiteko arrazoiak agertzea da.  Gure ondorengoek eskertuko digute!!

(Sareko argazkia)

" 8 eta 32 mikrovatiorainoko erradiazioa neurtu dugu instituto barnealdean, Europako Ingurumen Agentziak gomendatzen duen
0,1 mikrovatio/zm2-ko gomendioaren oso gainetik".
"Arazo hau gizarte osoaren borroka da eta denok hartu behar dugu gai honen ardura"
Seve Sanchez - Solokoetxe Institutuko Zuzendaria
00:00 / 00:00

"Etxebizitza baten, atari berdinean,

4 bizilagun minbiziak jota hil dira, gazteak guztiak, eta geroz eta ugariago gara lo egiteko zailtasunak ditugun bizilagunak"

Argazki galeria

IMG_0004.JPG
20141028_163503.jpg
20141028_163319.jpg
solokoetxe igogailua elkarretaratzea.jpg
20141028_163503.jpg
konzntra 1l.jpg
Solokoetxeko antenak_content_edited.jpg
IMG-20141106-WA0001.jpg
20141030_174035.jpg
Edited Image 2014-10-15-22:50:25

Zer dira erradiazio elektromagnetikoak? Eta zein da haien arriskua?

Sareko irudia

Zer dira erradiazio elktromagnetikoak?

Erradiazio elektromagnetikoek unibertsoa biltzen dute bere hastapenetik  eta etengabe espaziotik datozkigu (ez dira ikusten ez eta usaintzen, baina edonon daude).

Erradiazio elektromagnetikoa hutsaren edo bestelako materialen bitartez bidaiatzeko ahalmena duen energia mota bat da, hala nola, airea, ura edo beste eramale batzuen bidez.

(Bideoa: El PaĆ­s)

Olle Johanson, neurozientzialaria eta erradiazio elektromagnetikoak osasunean duten arriskuetaz aditua.

" `Zuhurtzia printzipioa“ urgentziaz ezarri behar den neurria da"

Munduko Osasun Erakundeak eta Minbiziaren Ikerketarako  Nazioarteko Agentziaren txostena

Olloe Johanson, neurozientzialariak egindako Bioinititive 2012 txostenaren ondorioak

Dokumental hau Sevillako Europar Zine jaildian aurkeztu da. Dokumental honek agerian uzten du telefono mugikor, wifi, telefonia antena eta orohar haririk gabeko telekomunikazio industriaren azpian izkutatzen dena... gai honen inguruan informazio ederra ematen digun dokumentala beraz eta hausnarketarako bide ematen dizuna. (Iturria: You Tube)

"Etxebizitza bateko atari berdinean 4 pertsona nahiko gazte, minbiziarekin hil dira eta geroz eta ugariago gara lo egiteko zailtasunak ditugun bizilagunak"

Olle Johansson, Bartzelonako ColĀ·Lectiu Rondan 2013ko azaroaren 23an emandako hitzaldian elektromagnetismoak osasunean duen eraginaz. (Bideoa: El PaĆ­s)

Ā© 2014 by My site name. Proudly created with Wix.com

  • Facebook Classic
  • Twitter Classic
  • Google Classic
  • RSS Classic
bottom of page