

Antenen erradiazioak eztabaidagai
Nerea Alkorta
Izkutuko kutsadura
Gaurko mugikorrak telefono soilak izatetik ordenagailu txiki baina eraginkorrak izatera bihurtu direnean, atzean utzi ditugu deitzeko gailutzat genituen telefono zaharkituak eta smartphone modernoetan internetaren erabilera garatu izanak ekarri duen ondorio eztabaidaezina, geroz eta ugariago diren antenak non-nahi ikus ditzakegula da. Azken hamarkadan Bilboko Solokoetxe Auzoa bilakera honen lekukoa izan da eta antenen presentziaren hazkunde hau, bertako bizilagunen kezka eta borrokaren arrazoi nagusia bilakatu da. Erreportaje honek, antenen erradiazio elektromagnetikoek osasunean duten eraginaren inguruko hausnarketa egiteko proposamena luzatzen badu ere, populazioaren osasunaren gainetik telekomunikazio industriaren atzean izkutatzen den negozioa eta gutizia jarri nahi da agerian. Teknologiaren neurrigabeko hazkundearen eraginez sortu den izkutuko kutsadura mota honen aurrean, muga edo neurririk hartu eta araudirik egin ezean -honetan ardura zuzena instituzioen eskuhartzea dela- , osasunean sor diezazkigun kalteen arriskuez ohartarazteko saiakera bat duzue ondorengo erreportajea. Eta bide batez, arazo honen inguruan norbanakoaren kontzietzian eragin eta teknologia berrien erabilera arduratsua egiteko gonbitea luzatzen zaizue.
Telefono mugikorren estazio eta antenen ugalketa ikaragarriarekin batera, erradiazio elektromagnetikoek osasunean duten kaltearen kezka eta eztabaida ere geroz eta ozenago entzuten den gaia bihurtzen ari da gizartean eta izkutuko kutsadura honen eragin arriskugarrietaz ohartarazten gaituzten mugimenduak indarra hartzen ari dira, Espainiako estatuan dagoen Peccem.org mugimendua adibidez. Beraz, gure mugikorren zerbitzurako ezinbesteko diren estazio eta antenek igortzen dituzten erradiazio elektromagnetikoen balio eta mugen inguruko eztabaida ezagutzera ematea da erreportaje honen helburua.
Noraino jasan dezakegu gizakiok telefono antenen ugalketa mugagabearen ondorioz sortzen diren neurrigabeko erradiazio elektromagnetikoak? Zein da horren prezioa? Noraino dira kaltegarri emisio elektromagnetikoek gizakien osasunean? Zeintzuk dira `urgentziaz“ hartu beharreko neurriak?. Galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara erreportaje honetan.
32 mikrobatio/zm2
Alarma gorria piztu zen iaz Bilboko Solokoetxe auzoan, Alde Zaharra eta Santutxu lotzen dituen igogailuaren gainean dauden antenen eraginez, 32 uw/zm2-rainoko erradiazio maila neurtu zutenean igogailutik 40 metrotara dagoen Solokoetxe Institutu barnealdean. Eta kezka areagotu baino besterik ez da egin, āALARA edo Zuhurtzia Printzipioanā oinarrituta, Europar Batasunak eta Europako Ingurumen Agentziak ebatzitako gehienezko 0,1uW/zm2-ko gomendioaren aurrean.
Solokoetxe Auzo Elkarteak duela hamalau urte hasitako borroka bada ere, neurtutako datu alarmagarriak abiapuntutzat hartuta, Errondagane Solokoetxe Institutuko Guraso Elkartea eta Solokoetxe Auzo Elkartea mobilizatzen hasi ziren, antenen aurkako borroka abian jarriz.

Solokoetxe auzoko etxebizitza bat aldarrikapen pankarta jarrita
Errondagane Guraso Elkartearen eskakizuna Europar Parlamentuak gomendatzen duen āALARA edo Ardura Printzipioaā ezartzearena bada, Solokoetxeko Auzo Elkartearen eskaera ordea, antena hauen legezkotasuna zalantzan jarriz, antenak hortik kentzea eskatzen dute, Eusko Legebiltzarrak Euskal Erkidegorako lege bateratu bat egin artean. āNork nahi ditu osasunari kalte eragiten diotenaren zalantzan, erradiazio elektromagnetikoak igortzen dituzten antenak bere etxe aurrean parez pare edukitzea?ā aireratzen dute. Beraz, eztabaida zerbitzatuta dago.
āZuhurtzia Printzipioaā
2011an Europako Parlamentuak onetsitako āALARA edo Zuhurtzia Printzipioaā -ren arabera,āhiritar oro, baina bereziki populazioaren artean zaurgarrienak diren ume eta gazteak, mikrouhin hauen esposizio jarraikorrek osasunerako duten kalteengandik babesteko, ahalik eta kalte gutxien eragiten duten balioetara jaitsi beharko lirateke gehienezko neurriaā, alegia, kanpoaldeko 0,1 eta barnealdeko 0,01 mikrobatio/zm2-ko gehienezko neurrietara jeistea. Eskaera hau da hain zuzen, kaltetuek Udalari prentsa ohar baten bitartez eskatu ziotena, `Arreta PrintzipioĀ“ hau `urgentziazĀ“ aplikatua izan dadila eta hiritarren osasunaren defentsan, berehalako neurriak har ditzala operadoreen eta igogailuko enpresaren gutiziaren aurrean.

Pasa den irailaren 25ean Solokoetxe Institutuko ikasle eta irakasleak Bilboko Udalaren aurrean protesta egiten, barruan Ohiko Udal Batzarra ospatzen ari zen bitartean. (Iturria. Uriola.info)
Neurgailuaren datuak
Eskola Kontseiluak hala eskatuta, Udalak 2013ko Urrian ikastetxe barruan jarritako neurgailuaren datuak eskuetan, antenetatik gertuen dauden eremuetan 32 uw/zm2-ko erradiazio mailarainoko emaitzak dituztela salatzen dute Errondagane Guraso Elkartetik, āEuropako Ingurumen Agentziako 0,1uW/zm2-ko āArdura printzipioarenā gomendioaren oso gainetik. Izan ere, jolastokian edo zentroko terrazan adibidez, 100 edo 200 bider altuagoko erradiazio maila jasaten ari dira gure umeakā agertzen dira kezka handiz.
Gainera, neurgailua ere lekuz aldatzea eskatu diote Udalari, berau metalezko sare baten atzean kokatzen denez, sareak berak babes efektua egiten duela eta, neurgailuak ematen dituen datuak errealitatean direnak baino txikiagoak direnaren susmoarekin.

Solokoetxe Institutu barruan Udalak jarritako neurgailua
Beste horrenbeste gertatzen da antenak aurrez-aurre dituzten etxebizitzen kasuen ere, auzokideek hala eskatuta, teknikariek etxebizitza barruetan jaso izan dituzten datuak eskuetan hartzen baditugu. 7 eta 10 uW/zm2-ko balioak jaso dira, Europako Parlamentuak gomendatzen duen oso gainetik hauetan ere. Gainera erradiazio jarioa ez da berdina denbora tarte guztietan, batzuetan besteetan baino maila altuagoko balioak ematen dira, datuek erakusten dutenaren arabera.
Baina arazoa erradiazioen balioak indarrean dagoen 1066/2001 Errege Dekretuak arautzen duen 45 uW/zm2-ko gehienezko neurrietara inoiz ez direla ailegatzen da. Araudi hau Europako Parlamentuak esaten duenarekin erabat kontraesanean eta zaharkitua badago ere, Industria Ministerioak indarrean duen araudia da hau, bai Bilbon, bai Euskal lurraldean zein Espainiar estatu osoan ere. Izan ere Bilboko Udalak ere, dekretu honetan oinarritutako araudia ebatzi zuen 2003 urtean eta oraindik indarrean dagoen araudia da berau.
Hiritarren osasuna babesteko Europako Parlamentuaren gomendioetan oinarritutako araudiaren eskaria behin eta berriro luzatu badiote kaltetuek instituzioei eta arazoari konponbidea emateko hauek eskuduntzen arrazoiak argudiatzen dituzten bitartean, teleoperadoreek, araudi zaharkitu honen babesean eta gomendio eta ebidentzia zientifiko guztien gainetik, nahi dutena egiten dutela salatzen dute Solokoetxeko kaltetuek.
Indarrean dagoen Errege Dekretua eta Bilboko Araudi zaharkitua beraz, aurrez aurre aurkitzen dira Europako Parlamentuaren gomendioek esaten dutenarekin eta gai honek, kaltetu eta instituzioak ere aurrez aurre jarri ditu. Noizko beraz Europako Parlamentuak gomendatzen dituen balioak bermatuko dituen araudi bat? Eta bien bitartean, zein da ordaindu behar den prezioa? Gure osasuna?
Pantailatzea, urgentziazko neurria
Arazoari konponbideren bat bilatu nahian, 2013ko uztailean, Antenen Jarraipen Batzordea eratu zuten kaltetuek eta Udaleko ordezkariek eta bertan, urgentziazko neurriak har zitzala eskatuz, bi proposamen luzatu zieten kaltetuek Udalari.
Batetik, eta ikastetxeari dagokionez, helburua Europako Parlamentuak gomendatzen duen āArdura Printzipioaā ezartzea bada ere, bien bitartean erradiazio esposizio gorenenak jasaten dituzten institutuko eremuak babesteko, pantailatze bat āurgentziazā jartzea eskatu zen. Udalak txosten bat prestatu eta 23 mila eurotako aurrekontua aurkeztu zuen batzordean eta otsailerako babes hori egingo zuenaren konpromezua hartu ere. Gaur egun ordea, pantailatzea Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ardura dela argudiatuz Udalak hartutako konpromezuari uko egin dio baina Hezkuntza Sailetik ere ezezkoa jaso dute osasun arriskurik ez dagoela eta, arazoa Legebiltzarrean erabaki beharko dela argudiatuz. Bien bitartean denbora aurrera doa eta kaltetuak hasierako leku berean daudela salatzen dute.
Eta bestetik, Auzo Elkartearen etengabeko eskaera legoke, antenak kentzearena alegia. Beraien kokalekuaren legezkotasuna zalantzan jartzen dute eta hasiera batean Udala ere antenak kentzearen alde agertu bazen, gero jarrera aldaketa bat izan zuela salatzen dute auzokideek. Hala ere, erradiazio maila murrizteko, telefonia enpresekin harremanetan jarriko zen konpromezua hartu zuen Udalak baina negoziazio hauek hutsean gelditu direla baieztatzen dute auzokideek. Izan ere Solokoetxen, Europako Parlamentuak gomendatzen duenaren gainetik jarraitzen bait dute.
Espainiako beste herrialdeetan gertatu den bezala, Industria Ministerioaren estalpean eta Espainiako Errege Dekretu zaharkituan babestuta, telekomunikazio enpresek atzera botatzen dituzte Udalen eta herritarren aldarrikapenak eta honek, teleoperadoreek duten botere ekonomikoa agerian uzten du, industria honen atzean izkutatzen den negozia eta honek mugitzen duen diru bolumen izugarria lehenesten direlarik. Beraz telefonia zerbitzuen atzean izkutatzen den gutizia, osasun publikoaren gainetik dagoen pisuzko arrazoia dela ondorioztatu genezake, eta balantza honetan, hiritarren osasunaren gainetik enpresa hauen negozioa babesten dela instituzioek babestutako araudi zaharkituen estalpean.
Erantzun ofizialik ez
Igogailuko eraikina Eusko Jaurlaritzarena bada ere, bere kudeaketa Ascensores Solokoetxe S.A. esku pribatuan aurkitzen da eta igogailua kudeatzeko kontratazio baldintzek garraioa ez den beste edozein jarduera eman ezkero, hitzartutakoa etetea ekarriko lukeela esaten badute ere, egun, telefonia operadoreen estazio bihurtu dela salatzen dute auzokoek, jarduera honen legezkotasuna zalantzan jarriz. Baina larriago da oraindik, instituzioei gai honetaz behin eta berriro galdetu badiote ere, oraindik erantzun ofizialik ez jaso izana. Ixiltasun honekin, argudio honek indarra hartzen duela azaltzen dute kaltetuek. `Oker ibili eta antenen kokaleku hau legezkoa balitz, berehala erantzungo liguketela uste dugu, eta ez da halakorik eman“ , susmatzen dute kaltetuek.
Igogailu zerbitzuaren kudeaketa egiteko izan ere, baldintza batzuk bete behar ditu igogailuako enpresak eta horien artean legoke, soilik, garraio publikoa bermatzearena, bestelako erabilerarik ezin zaiolarik eman. Baina Auzo Elkarteak salatzen duenez, `igogailuari orain beste erabilera bat ematen ari zaio eta telefonia antenen eta estazioen kokaleku bihurtu dira“. Egoera honen aurrean ordea, Instituzioek beste aldera begiratzen dutela salatzen dute, telefonia operadoreek duten boterea erakusten duena. Eta antenen kokalekuaren legezkotasunaz galdetuta, oraindik, erantzun ofizialik ez dutela jaso salatu nahi dute Auzo Elkartetik.
āIndustria Ministerioaren estalpean eta Espainiako Errege Dekretu zaharkituan babestuta, telekomunikazio enpresek atzera botatzen dituzte Udalen eta herritarren aldarrikapenak eta honek, teleoperadoreek duten botere ekonomikoa agerian uzten duā
Igogailua kudeatzen duen enpresa (Ascensoren Solokoetxe S.A.) poltsikoak betetzen ari dela gaineratzen dute kaltetuek. Operadoreek antenak hor jartzeagatik urtean ematen dioten dirutza ikaragarriarekin, enpresaren gutizia hiritarren osasunaren gainetik jartzen ari dela gaineratzen du, instituzioak beste aldeta begiratzen duten bitartean. Eta āgarraio zerbitzua,`ez-legezkoĀ“ jardueraren estalki bat baino besterik ez daā.
Gai honen atzean telefonia enpresa boteretsuak daude, alegia, Movistar, Vodafone, Orange, Yoigo eta Ono hain zuzen eta denok dakigu enpresa hauek diru bolumen izugarria mugitzen duten enpresa boteretsuak direla. Iturri fidagarrietatik jakin izan dugunez, telefonia operadore bakoitzak 60 mila euro ematen dio urtean Ascensoren Solokoetxe S.A. enpresari eta diru bolumen honen gutiziak bultzatuta, igogailu zerbitzua izkutuko negozio honen estalki bihurtu dela salatzen dute kaltetuek, instituzioen onespenarekin. `Aberrazio bat da hiritarren osasunaren gainetik diruaren gutizia lehenestea, instituzioek beste aldera begiratu eta babesa ematea“.
Ibilbide luze eta neketsua
2003 urtean bi antena jarri zituztenean hasi ziren Solokoetxeko auzokideek lehenengo salaketak jartzen eta ibilbide luze eta neketsua egin dute orduz geroztik, herri administrazioko hainbat erakunderekin beste horrenbeste bilera egin dituztelarik, Industria Ministerioko arduradunekin, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Osasun Sailarekin zein Udaleko Ingurugiro Sailarekin ere. Baina gaur gaurkoz konponbiderako aurrerapauso gutxi eman direla salatzen dute. Izan ere egun, 5 operadore ezberdinen antenak dituzte auzoan eta erradiazio maila areagotu besterik ez da egin, datuek erakusten dutenaren arabera. Gatazka beraz, konpondu beharrean okerrera doala eta, kaltetuak inolako babesik gabe eta oso kezkatuta agertzen dira. Instituzioei hiritarren osasuna babesteko neurriak hartzeko eskatuta, āhitz polit asko eta aurrerapauso gutxi eman diraā agertzen dira haserre.
Osasun publikoa telefonia operadoreen interesen gainetik jartzen dela salatzen dute kaltetuek, nahi dutena egiteko boterea ematen ari zaiela eta gainera legedi bateraturik ez egoteak dakarren zailtasunei aurre egin beharrean aurkitzen direla salatu dute behin eta berriz egin dituzten hainbat mobilizazioetan. Mobilizazio eta elgarretaratze hauez gain, erradiazio elektromagnetikoek osasunean duten izkutuko arriskuen informazioa zabaltzeko hainbat ekimen egin dituzte bai ikastetxean eta baita auzoan ere. Ikastetxean eskuhorriak banatu dituzte, familia guztiek jakin dezaten ikastetxearen ondoan dauden antenekin zer ari den gertatzen. Komunikabideetara ere jo dute eta prentsa oharren bitarten auzoan pil-pilean dagoen gaia zabaltzeko ahaleginak egin dituzte. Azpimarratu pasa den urriaren 28an Bilboko Alde Zaharrean antolatu zuten hitzaldia. Bertan Ceferino MaestĆŗ Unturbe, (CTB) Madrilgo Biomedica Zentro Teknologikoko Bioelektromagnetismo Laborategiko Zuzendaria izan zen eta gai honen inguruan 20 urteko eskarmentua duen adituak, telefonia mugikorreko antenek sortutako erradiazio elektromagnetikoak osasunean duten eragina aztertu zuen. Bertaratu ginenek aditu honen ahotan entzun izan genituen izkutuko erradiazio hauek osasunean dituzten arriskuak zeintzu diren eta ondoren Solokoetxe auzoko hainbat bizilagunen zein Institutuko guraso eta zuzendariaren kezkak ere eztabaidatu ziren ondoren sortu zen solasaldian.
Badirudi gai honen konponbidea erabat baldintzatuta dagoela instituzioetan agintean dauden alderdi politikoen borondatearen menpe eta hau aberraziotzat jotzen dute kaltetuek. Egoera honi irtenbidea emateko beraz, hasitako bideari eutsiz, borrokan jarraitzeko asmoa agertzen dute. Adi beraz, ekimen eta jarduera berri gehiago izango dira eta. Hemendik dei bat luzatu nahi dute, gai honekin sentsibilizatuta dagoen edonorentzat ateak zabalik dituztela esateko. Gizarte osoaren ardura da teknologia berrien hazkunde mugagabearen aurrean, erabilera arduratsua egitea eta osasun publikorako gutxienezko kalteak eragiteko neurrien aldarrikapena egiteko ardura ere. Izkutuko kutsadura honen hazkunde mugagabeari neurriak jarri behar zaizkio, beste edozin motatako kutsaduren kasuan gertatzen den moduan, etorkizun hurbil-ertainean izan ditzakegun ondorioak konponezinak izan baino lehen.