top of page
Atxuriko Garcia Rivero Ikastetxe Publikoko Guraso Elkarteko kide eta Atxuriko bizilaguna

"Auzoaren interesak defendatzen ditugu"

García Rivero Ikastetxeko jolastoki eta kirol eremu bakarra. /Argazkia:  Nerea Alkorta

" Garcia Rivero Eskola Publikoa  Atxuriko ikastetxe publikoa da eta eraikin polita izan arren oso zaharra eta kirol instalazio gabezi handiak ditu eskola kirol jarduerak egiteko. Azkenengo urteetan gainera, hainbat kirol talde osatu dira eskolan eta jarduera hauek egiteko espazio txiki eta prekario bat dugu, non euria egiten duenean umeak busti egiten diren estaperik ez duelako. Saskibaloian aritzeko gainera, ez du balio. Hau ikusita eta Enkarnazio Parkea egin zutenean, leku egokia izango litzatekeela gabezia eta beharrizan hauek asetzeko uste izan genuen. Ez bakarrik eskolako umeentzako, auzorako ere, zeren auzoan ez dago leku estalirik ezta kirola praktikatzeko gunerik ere. Eskola itxita dagoenean auzoko gazteak ere ikastetxeko hesia salto egiten dute jolasteko. Eta honen aurrean, Udalarekin harremanetan hasi ginen" argitzen digu JoKin Alberdik, Garcia Rivero ikastetxeko Guraso Elkarteko kide eta Atxuriko bizilagunak.

Udalak Bizi Kalitatearen proiektuaren prozesu parte hartzailea abiarazi zuen 2010ean eta 2012an prozesu horretan materializatu ahal izan zuten kirol jarduerak egiteko kantxen eskera. "Begi onez ikusi zen eskaera hau  Udalean ere eta auzoetan lan garrantzitsuak aurrera eramateko Udaleko Lan eta Zerbitzuetako 2011-2015 Auzokide Egitasmoan jaso zen gure eskaeraera, milioi bateko aurrekontuarekin eta alderdi politiko guztien babesarekin" azaltzen du Alberdik.

2014ko irailean lizitazioa emanda zegoela eta makinak lanean hasteko zeudela, Begoñako Errepublikako -Atxuriko goiko alde berria- bizilagun familia batzuekin, irailean hasi ziren tirabirak, kantxak gune honetan ez zutela nahi eta. Gune berdean eraikin bat jartzeak parkearen estetika eta berdegunea apurtuko zuela arrazoitzen zuten batzuek; beste batzuk aldiz, parkea dagoen moduan uztea esakatzen zuten, polita eta ederra dagoelako eta horrela nahi zutelako. Beste batzuk, kirol kantxen kontra ez baina beherago, zinemak egiteko eraiki zituzten lokaletan egitea proposatzen zuten, erabilerarik gabe hutsi daudelako lokal horiek eta.

"Guk jarrera hau ez dugu oso ondo ulertzen zeren gure eskaerak parkeari eta auzoari hobekuntzak ekarriko lizkioke. Guk auzoaren interesak defendatzen ditugu, Eskola baten interesak eta orohar interes publikoa defendatzen dugu eta ez duguna ulertzen da, gitxi batzuek euren interes pribatua interes publikoarten gainetik ezarri nahi izatea" azaltzen digu Alberdik.

" Auzoaren interesak defendatzen ditugu, bai Eskola baten interesa eta auzorako onura ekarriko duen interesa, eta gitxi batzuek euren interes pribatua interes publikoarten gainetik ezarri nahi izatea da ez duguna ulertzen"

Argazkia:/ Nerea Alkorta

"Eta Auzo zahar-berrituan, aukera berriak ikusi genituen. Parke eta etxe berriak egin dira, jende gaztea etorri da bizitzera eta denboratxo bat daramagunok hemen bizitzen gauzak antolatzeari ekin genion, bai eskolaren aldetik eta baita Atxurigorri elkartetik ere eta jende berriak auzoari ekarri dion oxigeno berriarekin, auzoa dinamizatzen hasi ginen. Baina bestetik, argi eta garbi ikusten dena da beste batzuek inbertsio pertsonalak egin dituztenean, espazio hau euren interes pribatuen aldera nahi dutela eraman eta bizi sozialik auzoan egiten ez duten bizilagunek, lotarako auzo eredutzat nahi duela gure auzoa. Eta bi eredu hauek topo egiten dute kantxen gai honetan ere. Azken finean parkea denona da, ez da familia batzuen koto bat eta denona izateko erakargarria izan behar da. Eta ez badira kantxak egiten jendea etortzeko bestelako azpiegiturak egin behar dira. Erakargarri izan behar diren azpiegiturak jarri behar dira parkea denon probetxurako izateko, eta parkeari eta oroar auzoari, bizitasuna emateko" baieztatzen du Alberdik.

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page
bottom of page