top of page
Enkarnazio Parkeko Erabiltzaileen Plataformako bozeramalea eta Begoña Errepublikako bizilaguna

" Paseatzeko eta gozatzeko espazio libreak behar ditu Bilbok."

Galdera: Enkarnazio Parkean kirol jardueretako eraikin estalia egiteko Udalak egin duen proiektuaren  aurrean, zein da plataformakoen ikuspuntua eta jarrera? Kontatu apur bat zer den proiektu honekin sortu den polemika eta bere zergatiak.

Gorka Perez de La Peña. // Sareko irudiak

Gorka Perez de La Peña:
Udalaren proiektuaren arabera, kirola egiteko kantxa estali bat egiteko asmoa zegoela jakin genuen, non parkearen erdi erdian 800 metro karratuko espazio publikoa okupatuko zen, arkitektura-oztopo izatearekin batera. Orduan, Begoñako Errepublika, Baso Bidea eta George Steer kaleetako bizilagun talde bat elkartu ginen asanblada batetan. Esan behar, proiektuaren berririk ez genuela izan Udalaren aldetik, informazioarik ez zen eman bere aldetik eta gu kasuelitatez enteratu ginen Enkarnazio Parkean egin nahi zutenarekin. Logikoki harridura handia hartu genuen Udalak bizilagunok ez informatu izanak.


Eta hau ikusita duela urte bat inguru, mobilizatzen hasi ginen. Batetik Udalarekin elkarrizketak izan genituen eta bestetik, kale mobilizazioak hasi genituen proiektuari gure oposizioa agertu eta berau gelditzeko presio egin asmoz.

 

Zeintzuk dira proiektuaren kontrako jarrera agertzeko arrazoi nagusiak?

G. Perez de La Peña:
Alde batetik, Parkearen 18.000 metro karratuko espazio osotik, soilik 3.000 metro dira erabilgarriak, gainontzeko espazio librea, berdegune maldatusuak direlako eta hasierako proiektuak, erabilgarri den espazio libre, zuzen eta liso bakarra okupatuko zukeen, 800 metro karratu eta 14 metroko altuera izango lukeen makroeraikin batekin.

 

Bestetik, segurtasunaren arazoak sor zezakeela ikusten genuen halako eraikin batek, zeren parke baten ikuspegia, zabala izan behar dela uste dugu, hortik pasatzean, distantzia eta eremu zabalera osoaren ikuspegiaren segurtasuna izan dezazun, den-dena ikusten duzunaren segurtasuna izan dezazun. Beraz, eraikin honek eremu zabalera horren ikuspegia oztopatuko zukeeen eta hau segurtasun arazo handi bat bihurtzen zen. Beraz, proiektua parkearekiko okupatzailea eta ez integratazailea zela ikusi genuen, segurtasun arazo handiak sortzen  zituena.

 

Nola dago orain egoera?

G. Perez de La Peña:

Udaleko mahai teknikoetara joaten egon ginen eta lan mahai horietan proiektua desmontatu egin genuen arrazoi hauek argudiatuz. Izan ere, ikuspuntu teknikotik ez duelako zentzu handirik halako eraikin bat egitea. Prozesu honetan, hirigintzako informazioa jasotzen hasi ginen eta Bilboko Alde Zaharreko Egitasmoaren arabera, Enkarnazio Parkearen espazio librean ezin zela eraiki jakin genuen eta hau jakinda, publikoki salatu egin genuen proiektua kale mobilizazioen bidez. Beraz, prozesu guzti hau bideratzea eta geldiaraztea lortu genuen.

 

Beraz egun, parkean ez da eraikiko eta beste alternatiba batzuekin ari gara lanean. Une honetan eztabaida prozesuan daude eta erabakia hartzeko prozesuan dago gaia. Dena den gatazka eta mobilizazioei esker, Bilboko Alde Zaharreko parkerik garrantzitsuena ezagutzera eman dela esan behar dugu, Alde Zaherreko berdegune libre bakarra dena. Balio erantsia eman dio gatazka honek Santutxu eta Alde Zaharra lotzen duen parkeari eta Udalak ere hobekuntza lanak egitea lortu dugu argiztapenari edo eta parkeko altzariei dagokionez eta parkeak hobekuntza nabarmenak izan dituela azpimarratu behar dugu.

 

Parke hau bilbotarren aisialdi eta zerbitzurako eta espazio librea izan beharko lukeela ulertzen dugu, paseatzeko eta gozatzeko espazio libreak behar dituelako Bilbok.

Polikiroldegia dago bertan baina ez duzu uste parkeak aisialdirako eta jendea bertara joateko eta asisialdirako gabeziak dituela?

G. Perez de La Peña:
Parkearen erabilera oso zabala da eta goiko aldetik beheko aldera pasatzeko pasabidea izateaz gain, udan jendeak eguzkia hartzera joateko edo paseatzera joateko ere balio du. Bilboko Casilda Parkea bezalakoa da, bertaratzen direnak paseatu, eseri eta parkearekin goztazen dute eta hori da parkearen izaera; parkeari ez zaio zertan gehitu behar beste gauzarik bere gozamenerako.

 

Baina ez duzu uste parke honen berdeguneak oso maldatsuak direla, adibidez, eguzkia hartzen egoteko edo bestelako erabilerarako?

G. Perez de La Peña:

Berdegune erabilgarriak maldarik ez dutenak direla pentsatzeak erabilearen ikuspegi murritza edukitzea da,  erredukzionismo absurdua egitea da.  Berdegune maldatsuak izan arren, maldarik ez duten berdeguneak bezain beharrezkoak dira, sortzen den espazio librea da kontutan hartu beharrekoa. Bilboko Santutxu eta Alde zaharrak dituzten espazio libre gabeziak kontutan hartzen daditugu, eremu libre horrek balioa eransten dio parkeari, non Bilboko erdigunean arbola baten azpian egoteko aukera ematen duen. Parkearen erabilera bere malden arabera neurtzea, erabilearen ikuspegi murritza edukitzea da eta zonalde berdeak beharrezkoak eta onak dira, sortzen duten espazio librea dela eta.

Zonalde berdeari kalterik ez egiteko, eraikiko litzatekeen eraikinak estalki berdea izatea proposatu zen, zonalde berdean 1000 metro karratu  irabaziz.

G. Perez de La Peña:

Hau ez da horrela. Proposatzen zen proiektua bere osostasunean proiektu mardul bat da eta proposamen hori, saldu nahi izan den engainu eta faltsutze bat da. Proiektuaren arabera, eraikina malda batetan sartu eta estalki berdea jarriz, eraikinak parkeak sortzen zuen inpaktua disimulatu eta murriztu nahian egin zen baina eraikina, ikusi egiten da, munstro bat izaten jarraituko luke eta 8 metrotako pareta disimulatzeko besterik ez zen proposamen hau.

Beraz, zer da zuek proposatzen duzuena?

G. Perez de La Peña:

Guk hasieratik bi aukera proposatu genituen:

Batetik, polikiroldegiaren ondoko lokal hutsak erabiltzea proiektu hori gauzatzeko eta bestetik aurrean dagoen plazatxoa estali bertan dauden umeen zabuei estalpea emanez eta jendea egoteko eremu estali bat sortuz. 

Baina Udalak hau teknikoki eta ekonomikoki ez dela bideragarria erantzun zizuten ezta?

G. Perez de La Peña:
Baina hau zaila izateak ez du justifikatzen auzoak eskatzen ez duen proiketu batetan Udalak milaka euro gastatu beharra parkearekin integratzen ez den proiektu batetan gainera.

 

Baina auzoko hainbat elkartek eta ikastetxe publikoak bai eskatzen dute eraikin estali bat.

G. Perez de La Peña:

Orain dagoeneko ez. Dagoeneko inork ez du eskatzen proiektua parkean izan behar denik. Parkea ez da ukituko. Erabakia hartuta dago, hau da, parkea ez da ukituko. Eta erabakia hedabideetan publikoki agertu du Udalak. Orain guk proposatutako aukera ari da aztertzen Udala, plazatxoan egiteko aukera ari da aztertzen.

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page
bottom of page