top of page
Arkitektua, Atxurigorri Auzo Elkarteko kidea eta Atxuriko bizilaguna

"Auzoan kirola praktikatzeko gune estali baten beharra dago"

"Auzoan kirola praktikatzeko gune estali baten beharra dago. García Rivero Auzoko ikastetxe publikoak ere kirol instalazio gabeziak ditu eskola kirola praktikatzeko eta babestuta dagoen eraikina denez, ezin da instalazio berririk egin. Ondorioz euria egiten duenean kirola egitera beste leku batzuetara joan behar dira. Hortik sortzen da beraz parkean kantxak egitearen eskaera" azaltzen du Canterok.

"Parkea berria da eta hemen jendea erakartzeko dagoen gune bakarra, parkearen beheko aldean kokatuta dagoen polikiroldegia da eta gainera, atsegina da zenbat  jende ibiltzen den ikustea, bai alde zaharretik etorritakoak eta bai Santutxutik etorritakoak ere.  Parke honen arazoa gure ikuspegitik goi aldean dago".

"Parkea esaten diote baina errealitatean lur mugiumendu batzuen emaitza besterik ez da zeren egin duten berdegune guztiak izugarrizko aldapan egin dituzte. Berdegune batzuk %80ko malda dute eta hortik inor ezin da ibili, txakurrak bakarrik igotzen dira eta ondorioz dena txakurren kakaz beteta dago. Egia esateko gaur egun parkea %80ean txakur jabeek euren txakurrak ateratzeko erabiltzen da. Denok dakigu parkeetan txakurrak lotuta eraman behar direla baina hemen txakurrak lasai asko aske erabiltzen dituzte euren jabeek eta oso gustora daudela dirudi parke osoa haientzat hartuta dutelarik. Eta bestetik, denok dakigu umeak eta txakurrak batera ez direla bateragarri eta horrek ere proiektuaren kontrako jarrerak elikatzen ditu".

"Udalak proiektua aurkeztu zigunean parke honi bizia emateko aukera ikusi eta García Rivero Ikastetxeko Guraso Elkarteak hasitako bide horretan lan egiten hasi ginen Atxurigorritik ere.

Egia esateko, hasiera batetan Udalak erakutsi zigun proiektua ez zitzaigun gustatu, ez proiektua bera, baizik eraikinaren estetika eta kokalekuari zegokionean, eraikina parkearen erdi erdian kokatzen zutelako eta gure iritziz,  parkearen estetika guztia apurtzen zuelako. Hau ikusita, Udalak gure eskaerak entzun zituen, alegia, parkearen itxurari kalte gutxien egiteko eta ingurunearekin bat zetorren eraikina egiteko gaia aztertu egin beharko litzatekeela auzo elkarteen parte hartzearekin. Udalak eskaera ontzat eman ondoren Lan Mahaia osatu genuen  bertan Parkearen Ingurumen Plan Osoa eztabaidatu eta gauzatu ahal izateko".

"Honetan ari ginela, parkearen goi aldean bizi diren bizikide batzuk proiektuaren kontra azaldu ziren eta Parkeako Erabiltzaileen Plataforma osatu zuten. Haiekin hitz egin genuen eta proiektuak parkearen hobekuntza ekarriko duela eta txakurren pasealeku izatetik parkeari bizia emango zion priektua zela azaldu genion, parkearen hobekuntza bat bilatzen genuela argi azalduz. Baina hauek proiektuaren kontrako jarrerari eutsi zioten. Ematen zituzten arrazoiak hutsalak iruditzen zitzaigun, ezagutzen ez den gauza baten aurreko beldurrek eragindako jarrera kontserbakorra agertzen zuten eta parkea zegoen bezala uztearen aldekoak agertzen ziren kontratako kanpaina bat abiaraziz" gaineratzen du.

"Eta puntu honetan, egoera deserosoan aurkitu zen betiko Atxuriko Auzo Elkartea, jarrera bi ikusten zuten eta alde batera edo bestera egin beharrean aurkitu ziren. Betiko Auzo Elkartea, auzkoko lau pertsonak  osatzen zuten, adinez nagusiak eta auzoko dinamizatzaile izatetik urrun, zaharkituta gelditu zegoena. Hauekin hitz egin ondoren gai honekin auzoaren ordezkaritza egiteko gai ez direla agertu ziguten, urte askotako ibilbidearen nekea zutela gainean eta hauek ez zutelako euren burua maila honetako proiketu baten sartuta ikusten. Eta Parkeko Erabiltzaileen  Plataformako jarrera kontserbakorragoa izaki, Auzo Elkartea haien alde jarri eta Auzo Elkartearen ordezkaritza ardurak aldatu egin dituzte, Plataformaren alde agertuz".

"Esan behar da, Atxurira bizitzera etorritako familia gazte eta berriek, egoera honi buelta eman nahi geniola eta  Udaleko `Auzoetako Bihotzak /Corazones de barrio´ izeneko ekimen batetik,  Atxurigorri Auzo Elkarte Kulturala jaio zen auzoko ekimen kulturalak dinamizatzeko asmoarekin. Eta kirolgune estaliaren proiektua gure helburuen artean jaso genuen Auzoan dauden gabeziak ikusita" jarraitzen du Canterok.

"Kirol gune estaliaren proiektuarekin buru belarri sartu ginen beraz hasieratik. Guk parkeari hobekuntza ekarriko dion eraikina nahi dugu, parkearekin bat datorren eraikin publiko bat baina parkearen estetikari ahalik eta kalte txikiena eginez. Ildo honetatik orduan, eraikinaren estalkia begetala izatea proposatu genuen, begetala eta erabilgarria era berean, behatoki antzeko bat egiteko gunea egiteko aprobetxatuz, edo bestelako erabilera bat emateko espazioa sortzeko aprobetxatuz, adibidez, hiri-ortuak egiteko lur eremua egitea. Era honetan, parkeari kendutako berdegunea errekuperatu egingo litzaleke, egun dauden  berdeguneak ez direlako erabilgarriak duten maldagatik. Udalak eskaera aztertu ondoren atzera bota zuen, eraikinaren kostu altua arrazoituz" argitzen du Canterok.

 

 

Orduan, lekualdaketaren proposamena heldu zen...

 

"Udalak egun polikiroldegiaren aurrealdean dagoen espazioaren aukera proposatu zuen kokaleku berri gisa, baina leku hau ere, egia esateko, ez zaigu egokia iruditzen. Polikiroldegiko erabiltzailez betetzen den gunea da hau, hain zuzen ere egun parkeak bizia duen eremu bakarra da eta eremu hori okupatuko luke eraikin berriak. Eremu hori errespetatzea eskatu eta polikiroldegiaren gainean egitea proposatu genion. Hemen ere hainbat aitzakia arrazoitu zituen Udalak eta horien artean arazo teknikoak nagusitzen ziren: kostu handia supasatzen duen birmoldaketa egin beharko litzatekeelako polikiroldegiko piszinetan goialdeko eraikina eusteko".

"Hainbat bilera egin ondoren, azkenean kokaleku aukera bakarra piszinen aurrean zela azaldu zigun Udalak. Piszinen aurrean izatekotan, gure aldetik eraikin oso harina izatearen eskaera mantentzen genuen, harina, zabalik dagoen eraikina eta parkean integratuta dagoenaren sentsazioa ematen duena, eta ez hormigoizko eraikin itxi bat. Beraz gu horretan gaude eta parkearen hobekuntza ekarriko lukeen eraikin hau gauzatu dadin, prest gaude lanerako. Baina gaur gaurkoz oraindik ez digute gehiago deitu eta Lan Mahaia bertan behera joan da, geldituta dago proiektuarekin batera".

Argazkiak:// Nerea Alkorta

Irudia://Atxurigorri

Guk gure aldetik material arinez egindako eraikina proposatu genion orduan, kablez eta ohialez egindakoa eta udan eta eguraldi onarekin zabaldu ahal izatekoa".  Baina proposamen hau ere atzera bota zuen Udalak esanez, goi aldeko bizilagunak lehenengo proposamenarekin kexu beziren, gauza bera gertatuko zela proposamen honekinn ere bere ustez, oso bistan eta erdian geratzen delako. "Dena den oraindik, ez digute eman proposamen hau atzera botatzeko arrazoi ofizialik".

Atxurigorritik auzoarentzat  eraikin hau beharrezkoa dela uste dugu baina gauzak nola joan diren ikusita denetarik uste dugu. Proiektua ez dela egingo pentsatzen dutenak badaude, hainbetse urtetan bueltaka eta borrokan ibili ondoren mesfidantza handia sortu du, eszeptiko agertzen dira asko. Baina azkenean guk parkeari hobekuntza ekarriko dion eraikina eskatzen jarraituko dugu, parkean egokien kokatzen den lekuan, erakargarria, polita eta integratzailea izango den proiektuan apostu eginez, auzoak irabazi dezan.  Guk hori borrokatu eta lanean jarraituko dugu" baieztatzen digu amaitzeko Canterok.

  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page
bottom of page