Dispertsioa: mendeku politika
Preso kolektibo jakin bateri ezartzen zaion neurria da sakabanatze politika. Politika horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituzten neurrien erregimena ezartzea esan nahi du, salbuespen neurri jakin batzuk aplikatzen zaizkielako presoei. Espetxe-erregimen legalaren gainetik, mendeku-erregimen bat eratzen da sakabanaketarekin, politika horrek ondorio zehatzak bilatzen dituelarik.
​
Batetik, presoa bere sorterritik urrun egoteak, presoa bakartua eta isolatua egotea bilatzen du, eta horrek era berean, bere osasun psikologikoan eta fisikoan eragitea. Kasu asko ezagutzen dira espetxe-zaindari nahiz beste presoengandik euskal preso politikoek jasan izan dituzten eraso eta jazarpenak. Bestetik, presoari zein bere senitarteko eta lagunei, ahozko nahiz idatzizko komunikazioak murrizten zaizkie, ehunka kilometrotara dauden presoren bisitak 40 minututara murriztuz, esaterako. Baldintzapeko askatasunaren ukazioa da mendeku espetxe-erregimen horren beste aurpegi latz bat. Honek presoak bere zigorra oso-osorik bete behar izatea esan nahi du, gainontzeko presoek, zigorraren hiru laurdenak beteta, baldintzapean aske geratzen diren bitartean. Zer esanik ez gaixo dauden presoen kasuak. Oztopo eta pentsaezinak diren traba guztiak ezartzen zaizkie senitartekoei, gaixotasun sendaezina duten presoen askatasuna lortzeko egin behar dituzten tramite burokrtikoekin. Gehienetan hutsalean gelditzen diren tramiteak. Ibon Iparragirre preso ondarrutarraren kasua adibidez. Eta gainera, laguntza medikoa eta juridikoa oztopatzea edota ukatzea. Oinarrizko eskubideen urraketa egoerak, zalantzarik gabe, sakabanaketa politikak eragiten dituenak, mendeku hutsa.
​
Baina mendekua ez zaio bakarrik presoari ezartzen, baita senitarteko eta lagunei ere. Espetxe politika honekin, sakabanatze politika hasi zenetik (1987-1988 urteetan), 18 dira bidean auto istripuen ondorioz galdu diren senitarteko eta lagunak gaur gaurkoz.
​
Espetxe-politika honen neurri guztien ondorioak garatzea zaila dela kontutan izanda, sakabanaketaren giltzarria mendekua dela esan eta salatu behar da.
1978.urtera arte preso euskaldunak, prebentiboak nahiz zigortutakoak Madril, Soria, Herrera de la Mancha eta Puerto de Santa Mariako espetxeetara urruntzen zituen gobernuaren politikak, beraz, etxetik urrun beti. Baina 1987 eta 1988 urteetan, dispertsio-politika gogortu eta Balear eta Kanariar Irletara, Ceutara eta Melillara ere urrunduak izan ziren. Urruntze hau justifikatu asmoz espetxe-tratamenduaren arrazoiak erabili zituen gobernuak; presoen sektore “gogorra” sektore “bigunetik” bereiztearen komenentzia eta pribilegioak ezabatu beharra, alegia.
​
Mendeku erregimen honek hartara, “pribilegiotzat” hartzen ditu berez espetxe-legediak presoari aitortzen zizkion eskubideak, eta salbuespen-politikari nolabaiteko legezkotasun itxura ematen zaio, Entzutegi Nazionalaren babesaz.
​
Dispertsioak errealitate bat desitxuratzeko helburua du. Neurri hau oinarrian, helburu politiko zehatza lortze aldera dago zuzenduta, eta honek presoarenganako mendekua ez ezik, bere senide eta lagunenganako mendeku zuzena bilatzen du. Tresna politikoa sufrikarioa da, sufrikario hau luzatuz, helburu politiko horiek lortu nahi izatera bideratuta.
2017ko uztaila. Nerea Alkorta.
Mirentxin "furgo martxa" erreportajea. Egilea: Nerea Alkorta.
IRITZIA
Argazkia: saretik jasota.
http://abcblogs.abc.es/apuntes-sobre-ruedas/wp-content/uploads/sites/145/2015/12/1-carretera.jpeg
Mirentxin elkartasun-gidari boluntarioen deialdiari erantzunez, 400 furgonetek sakabanaketaren zigorra eta horren ondorioak salatu zituzten #furgomartxa ekintza ikusgarrian maiatzaren 7an. Ibilgailuek, ordea, ez ohiko ibilbidea egin zuten. Bilbotik Larrabetzura eta buelta, ehunka bidaia eta milaka kilometroren nekea daramaten gurpilek azken kilometroak egiteko eta azken bidaia izateko aldarria lau haizetara zabaldu nahi izan zuten. Ibilbidean zehar ere, ez zen berotasunik falta izan eta oinezkoen elkartasunezko keinu xamur eta txaloen artean, hunkituta, malkoak eragin zizkionik ere ikusi zen.
Azken bidaiarekin amets