"Emakumea eta kartzela"
liburuxka eta DVD-a kalean
2016ko abendua
“Emakumea eta kartzela” jardunaldiek izandako arrakasta ikusita, topaketa hauetan uztartu eta aztertu zireneko edukiak eta bertan parte hartu zuten hizlarien ekarpenak liburuxka eta DVD baten eskuragarri daude euskal lurraldeko hiriburuetako liburudendetan
Argitalpena eskuragarri dago Bilboko Louise Michel liburudendan, Donostiako Hontzan, eta Elkarreko hego eta iparraldeko liburudendetan ere, 10 euroren truke.
Angela Davisen ekarpen abolizionistaz gain, jardunaldian parte hartu zuten gainontzeko hizlarien ekarpenak ere aurkitu daitezke liburuxka honetan. Bertan, lau analisi eta hausnarketa ildo jasotzen dira. Batetik, Cesar Manzanos Salhaketako kideak, eta delituaren soziologian adituak egiten duen emakumearen aurkako indarkeria instituzionalaren hausnarketa aurkitu daiteke. Bestetik, Rafael Sainz de Rozas EHUko irakasle eta Euskadiko Arartekoaren aholkulariak egiten duen EAE-ko espetxeen erradiografia eta etorkizunari buruzko ekarpena ere irakur daiteke. Euskal emakume preso politikoen egoera azaleratzen duen Leire Martinez politologoaren analisia ere jasotzen da. Eta emakume presoen egoera, begirada feministatik aztertu eta sakontzen duen Estibaliz de Miguel Calvo, EHU-ko irakasle eta soziologoaren ekarpenak dira liburuxka honetan jasotzen diren ekarpenak.
Eta gainera, Bidebarrieta Liburutegian Angela Davisek egindako hitzartzea osorik jasotzen duen DVD-a eskuratu daiteke.
ZAHARRAK BERRI
Liburuxka eta DVD-aren iragarki kartela. Gite-Ipes.
“Angela Davis Euskal Herrian. Eztabaida piztu zuen hitzartzea” DVDaren trailerra. Bideoa: Gite-Ipes
2016ko abendua
​
'Emakumea eta kartzela' jardunaldietan aztertutako gaiak eta edukiak jasotzen dituen liburuxka eta DVDaren aurkezpena egingo du Gite-Ipes Gizarte Ikerterarako Talde Eragileak Durangoko Azokan. Era honetara, jardunaldietan parte hartzerik izan ez zutenei bertako edukia eskuragarri jartzea ez ezik, kartzelaren eztabaida sozializatzea bilatzen da, GITE-IPES-en izaera indartzen duten ikerketa, eztabaida eta prozedura pedagogiko partehartzaileak sustetze aldera.
​
Liburuxka eta DVDaren aurkezpen ekitaldia eta prentsa agerraldia, abenduaren 4an, igandea, arratsaldeko 17:30ean, Durangoko Azokako Areto Nagusian izango da.
​
Aurkezpen ekitaldian Iratxe Urizar, Estibaliz de Miguel eta Leire Martinez izango dira, "Emakumea eta Kartzela" jardunaldietan euren ekarpena eginez, parte hartu eta hizlari aritu zirenak. Euren eskutik jaso ahal izango dira aurkezpen ekitaldi honetan argitalpenaren nondik norakoak eta xehetasun guztiak.
'Emakumea eta kartzela' Kartzela kalera! eztabaida ildoaren lehen argitalpenaren aurkezpena Durangoko Azokan
"Emakumea eta Kartzela" jardunaldietan Davisek egindako ekarpena oso osorik
jasotzen duen DVDa liburuxkarekin eskuragarri.
Ez galdu!
ERREPORTAJEA
Kartzela, zentzurik gabeko zigor-sistema
Azkenaldian euskal politikagintzan espetxeen eskuduntzen eskualdatzeaz geroz eta maizago hitz egiten ari denean, geroz eta gehiago dira abolizionismoaren aldeko ahotsak ere, kartzelak izatez duen funtzio zigortzailearen aurka altxatzen diren ahotsak. Ahots hauek kartzelaren funtzio sozializatzaile eta bergizarteratzailea zalantzan jarri, eta bere eraginkortasun eza agerian uzten dute.
ZAHARRAK BERRI
Azala: Egin Egunkaria 1982. Yeseriasko espetxean euskal emakume presa politikoak.