top of page

Kartzelaren  esparru askotaz hitz egiteko asko dago oraindik

Galdera asko etortzen dira burura espetxeen inguruan hausnarketa egiten hasten baldin bagara. Eta urtarrilaren 19an galdera horietako batzuen erantzunak bilatu nahian, kartzelaren jatorritik abiatuta, kartzelaren izaera eta zigorraren eredua izan zuen hizpide Alejandro Forerok, Estibaliz de Miguel Calvorekin batera emandako  hitzaldian. Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Zigor Sistemaren Behatokiko ikertzailea eta  Soziologiako doktore, kriminologia kritikoan aditua da  Forero.

 

Bere esanetan, ezagutzen dugun kartzela eredua estatu modernoaren produktua da eta bere zigor izaera, kapitalaren produkzio eta pilaketa eredu aldaketaren ondorio. Beraz, jauzia, zigor fisikoa izatetik disziplina zigorra izatera eman dela azaldu zuen. Hala ere ikerlari batzuen arabera, eredu hori ere gainditu eta oraingo espetxeak disziplina ereduan baino kontrol ereduan oinarritzen direla baieztatu zuen.

Forerok kartzelaren garapenaren inguruan ere jardun zuen, zenbait ikerlarien arabera, gaur egun kartzelak humanizatu egin direnaren diskurtsoak daudela eta. Diskurtso horrek kartzelaren izaerari dagokionez, zigorra izateari utzi eta presoak berriro hezteko eta gizarteratzeko direla dio. Bere esanetan ordea, kartzela orain zigor fisikoa ez dela dioenak ez du ezagutzen egoera, batez ere isolamendua jasan dutenak kontutan hartzen baditugu. Kartzela presoa pertsona gisa

Kartzela, noiztik, zergatik eta zertarako?

Genero ikuspuntutik ordea, kartzela sistemaren garapena ezberdina izan dela emakumeentzat argitu zuen, espetxeak gizonezkoentzako pentsatuta daudela eta.

 

Historikoki emakumeek kontrola sozial hori gehiago pairatu omen dute ordea, ezarritako arau sozialen aurrean bat egiten ez duten emakumeen portaerei begira: babes etxeetan, errruki etxeetan etab...

Ildo beretik jarraituta, kartzelaren arrazoibidea egun kontrol neurri gisa duen eraginkortasunean oinarritzen dela argitu zuen. Izan ere kartzelak inor ez duela bergizarteratzen eta, populazioa kontrolatzeko ordea, tresna oso eraginkorra bihurtu dela baieztatu zuen Forerok.

Estibaliz de Miguel Calvo, EHUko Soziologia irakaslea eta gai honetan adituak Forerorekin mahaia partekatu zuen.De Miguelen arabera,  emakumeen tratamendua espetxeetan sexista da, zuzentasunera zuzendutakoa, kanon patriarkalen araberako emakume on bat izatera heztera zuzendutakoa. Eta hori argi erakusten du kartzeletan eskaintzen zaizkien jarduera eta prestakuntza formaziorako tailerretan ere: ile apainketak edota josketa esaterako. Bere esanetan kartzela ezaugarri maskulinoak eta femenimoak muturreraino eramaten dituen leku bat da.

 suntsitzeko lanabesa dela argi esan zuen adituak eta zigorraren bizipena fisikoa eta mentala ere badela salatu.

Jardunaldietara bertaratutakoen artean ondorio argi bat atera  baldin bazen, kartzelaren gaia mahai gainean gehiagotan jarri behar dela izan zen. Era honetan,   bere jatorriaz nahiz izera sexistaz ez ezik, bere ezaugarri eta esparru anitzetan asko dagoela oraindik ere hitz egin eta hasnartzeko.  Ildo honetan, Kartzela Kalera! eztabaida lerroak zabalik jarraituko duela gaineratu zuten antolatzaileek eta izango direla jardunaldi berriak kartzelaren inguruan, bidean ateratzen doazen gaietaz nahiz geratzen diren bestelako aspektuetaz hasnarketa egiteko.

Jendearen arreta piztu zuten Forerok eta De Miguelek . Argazkia: Nerea Alkorta.

Elkarrizketa. Alejandro Forero: “La cárcel nace con el paso del Estado feudal al capitalista”

Hala Bedi Irratia. ‘Suelta la olla’.

2017ko Urtarrilak 23.

Alejandro Forero - Hala Bedi Irratia
00:00 / 00:00

Estibaliz de Miguel eta Alejandro Forerok eskainitako hitzaldiko argazki galeria. Argazkiak: Nerea Alkorta.

2017ko urtarrila

KRONIKA

Jatorri historiko, ideologiko, kulturala urtarrilean

Kartzelaren jatorri historiko, ideologiko eta

kulturala  aztergai urtarrilean

"Noiztik, zergaitik eta zertarako? Una mirada a los orígenes de las prisiones y el castigo" izenburupean,  kartzelak instituzio sozial gisa, non dituen bere hastapenak, jatorria edota bere oinarriak izango dira aztergai datorren urtarrilaren 19an, ostiralez.

Estibaliz de Miguelek zuzenduko duen mahai inguruan Almedak, kartzela, zigor eredu bezala, emakumezkoen begiradatik aztertuko du. Izan ere bere ikerketa eta lan ildo nagusiena, emakumearen ikuspuntutik espetxe-zigorra betearazteko sistemak –gizarte kontrola,  emakumezkoen delituak, emakumezkoen espetxeak– gaiekin lotutakoak dira, besteak beste.

Gite-Ipes-ek antolatutako jardunaldien kartela.

Almeda, Bartzelonako  Unibertsitateko Soziologia irakaslea eta Doktorea da. Generoa eta Espetxe-zigor Sistemaren Ikerketarako Nazioarteko  GEISPE Sareko koordinatzailea, eta  Cassandra Kolektiboko kide ere. Gainera, COPOLIS "Bienestar, Comunidad y Control Social",  Unibertsite eta Nazioarte  mailako Taldeko Zuzendaria da.

Emakumea eta espetxea uztartzen dituen gaiaren inguruan, hainbat ikerlan, argitalpen eta dibulgaziozko artikulu zientifiko argitaratu ditu ere. 

Alejandro Forero

Forero aldiz, Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen  eta Zigor Sistemaren Behatokiko ikertzailea da. 

Kartzelaren jatorri historikoaz aritzeaz gain, bere ikerketak eta lanak espetxearen kontrol eta perspektiba kritikoaren begiradatik egin ditu, kartzelak gizarteko talde jakin batzuengan duen eraginaz.

Elisabet Almeda

Angela Davisen bisitarekin abiatutako Kartzela kalera! eztabaida ildoaren baitako “Emakumea eta  kartzela”hausnarketa lerroari jarraipena emateko,  jardunaldi berriak antolatu ditu Gite-Ipes Gizarte Ikerterarako Talde Eragileak.

​

Hartara, urtarrilaren 19an, Bilboko Alde Zaharreko La Bolsan ospatuko da mahai inguru nagusia. Arratsaldeko 19:00etan hasiko den eztabaidagune berri honetan, Elisabet Almeda eta Alejandro Forero Bartzelonako Unibertsitateko bi irakasle eta aditu izango dira gonbidatuak.

2017ko urtarrila.

Ezagunena, "Corregir y castigar. El ayer y hoy de las cárceles de las mujeres"  (Bellaterra, 2002) azpimarratuko genuke.

Soziologian doktore, kartzelaren izera historikoan eta kriminologia kritikoan da aditua.

Azken orduko gertaera pertsonalak medio, Elisabet Almedak ezingo du  Kartzela NOIZTIK, ZERGATIK ETA ZERTARAKO? saioan parte hartu. Alejandro Forerorekin batera beraz, kartzelaren zigor ereduari  begirada feminista eta genero ikuspegia erantsiko dion Estibaliz de Miguel Calvo EHU-ko irakasle eta soziologoa izango da solasaldian.

- Kartzelak: noiztik, zergatik eta zertarako?     (02:00)

"Kartzelak ez ditu bere helburuak betetzen"

​

- Kartzelen jatorriaz.   (03:30)

"Estatuak sistema feudaletik kapitalismora igarotzen direnean jaiotzen da kartzela"

​

- Oraingo kartzelak  humanizatu diren ustezko teoriari buruz...   (05:45)

"Orain  prozesu judiziala publikoa eta zigorra pribatua da, eta ondorioak oso larriak izaten jarraitzen dute, suizidioak besteak beste"

​

- Zertarako dira kartzelak?   (09:02)

"Menderatzeko, disziplinatzeko eta kontrolatzeko. Kartzela kontrol neurri bat da"

​

- Kartzeletako populazioaren erradiografiaz...  (10:34)

"Antzekoa da presoaren profila mundu osoan, eta espetxetako langile askoren ustez, preso asko ez ziren hor egon beharko"

​

​- Etorkizunean kartzelen eskuduntzen ardura izango bagenu, zer zentzu dute kartzelek, ba dute zentzurik, nolakoak beharko lukete izan... (17:40)

​

KRONIKA

KRONIKA

ZAHARRAK BERRI

bottom of page