kartzela
eztabaidagai
eredu berrien bila
Argazkia: saretik jasota.
http://www.despiertachile.cl/contenido/las-carceles-de-antes.
Blog honetan...
Kartzela, zentzurik gabeko zigor-sistema
ERREPORTAJEA. Etorkizun hurbilean ustezko kartzelen eskuduntzen eskualdatzerik balego, zigorrean oinarritutako justizia eredu horrekin ados legoke euskal gizartea? Zer egingo dugu Espainiar Gobernuak espetxeetako giltzak ematen badizkigu? Zer motatako kartzelak nahi ditugu? Nahi ditugu kartzelak? Erreportaje honetan galdera hauek arrazoitu eta erantzunak bilatu nahi dira.
Noiztik, zergatik, zertarako?
KRONIKA. “Kartzela, noiztik, zergatik eta zertarako?” galderei erantzutzen saiatu zen Alejandro Forero, eta Estibaliz de Miguel EHUko irakasleak, generoaren ikuspegitik jardun zuen Bilboko La Bolsan izandako hitzaldian.
ZAHARRAK BERRI. Kartzelak instituzio sozial gisa, non dituen bere hastapenak eta jatorria aztergai Alejandro Forero Bartzelonako Unibertsitateko Giza Eskubideen eta Zigor Sistemaren Behatokiko ikertzailearen eskutik. Estibaliz de Miguel EHUko irakasleak, generoaren ikuspegia erantsiko dio kartzelaren jatorri historiko eta kulturala aztertzeko.
Dispertsio politika: mendekua
IRITZIA. Preso kolektibo jakin bateri ezartzen zaion neurria da sakabanatze politika. Politika horrek oinarrizko eskubideak urratzen dituzten neurrien erregimena ezartzea esan nahi du. Mendeku-erregimen bat eratzen da sakabanaketarekin, ondorio zehatzak bilatzen dituena.
KRONIKA. Susana Etchegoyen eta Mirta Fabrek isolamendua izan zuten hizpide Gite-Ipes-ek Kartzela kalera! eztabaida lerroaren baitan antolatuta, eta gainera, Inmaculada Nobleren testigantza ere bertatik bertara entzuteko aukera izan zuten bertaratutakoek.
ZAHARRAK BERRI. Isolamendua Espainiako kartzeletan eta bere eragina izango dira hizpide Gite-Ipes-ek antolatutako Kartzela Kalera! eztabaida lerroaren harira “Isolamendua kartzelan. Tortura isila. Efectos a largo plazo, normativa internacional y testimonios” izenburupean. Hitzordua, urtarrilaren 17an,Bilboko La Bolsan 19:00etan.
KRONIKA. "Kartzela Kalera! Emakumea eta Kartzela” izan zen iazko urtarrilean eztabaidaren xede eta bertan, kartzelaren gaia ikuspuntu kritikotik begiratzeaz gain, generoaren perspektiba gehitu zitzaion emakumeen kartzeletako egoerak eztabaida horren erdigunean jarrita. Angela Davis aktibista entzuteko parada paregabea izan zen bertan, eta Bidebarrietako areto nagusia lepo izanak, agerian jarri zuen zalantzarik gabe, Angela Davisen bisita gertakari historikoa zela.
ZAHARRAK BERRI.“Emakumea eta kartzela” jardunaldiek izandako arrakasta ikusita, topaketa hauetan uztartu eta aztertu zireneko edukiak, eta bertan parte hartu zuten hizlarien ekarpenak jasotzen dituen liburuxka bat kaleratu du Gite-Ipesek. Liburuxkarekin, Angela Davisen hitzartzea osorik jasotzen den DVD-a opari.
Alejandro Forero Bideoa: Gite-Ipes.org
Mirta Fabre Bideoa: Nerea Alkorta.
Susana Etchegoyen Bideoa: Nerea Alkorta.
Carlos E. Hernández Hernández ‘POTE’, Gizarte Hezitzailea eta SALHAKETAko kidea. Argazkia: Nerea Alkorta.
Angela Davis Bidebarrietako hitzartzean. Argazkia: Gite-Ipes.org
Bidebarrietako jardunaldiak. Argazkia: Gite-Ipes.org
Dispertsioaren mapa.Iturria Etxerat lkartea.
Egilea: Nerea Alkorta.
Erreportajea. Egilea: Nerea Alkorta.
Gite-Ipes eta Kartzela kalera!
40 urte herritarren formazioa suspertzen
GIite-Ipes herri unibertsitate izateko asmoz sortutako elkartea, 1977ko egun batetan jaio zen Bilbon. Helburu batzuen eta filosofia baten jabe, giza eta gizarte zientzien arloan herritarren formazioa suspertzea izan du helburu, eta bere egitekotik eta hasierako jomuga hartatik, ez da gehiegi urrundu 40 urte betetzear dagoenean.
Herri kulturan eta heziketan eragiteko xedez jardun duen erakunde honek lau hamarkadaz filosofia batez jardun du: Euskal Herriaren bilakaeran eragile izateaz gain, jendarte justu eta libreago baten alde lan egiteko heziketa eskaintzeaz eta suspertzeaz arduratu da, herrigintza sustatu eta subjektu eraldatzaile eta kritikoak sortzeko xedez. Era honetan, isilarazi, ezkutarazi edo partzialki erakutsi nahi diren errealitate sozial eta gizatiarrak aztertu eta agertu ditu joandako lau hamarkadetan egin duen ibilbide luzean zehar. Horrela, Ekialde Hurbila, emakumeak, migratzaileak, memoria historikoa, sozialismoa eta marxismoa izan ditu bere eztabaida eta lan ildoak, eta orain, Kartzela Kalera! espetxearen aurkako
pentsamolde feminista, berritzaile eta eraikitzailearen eztabaida ildoarekin dator Gite-Ipes Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea. Izan ere, espetxe-sistema, zigor eredu gisara ulertuta, ez da inoiz zalantzan jarri, eta erabat errotuta ditugu sistema horrek eragindako gehiegikeriak, bere mendeku eta errepresioa. Hari horretatik tiraka, lanerako eta eztabaidarako ildo berriarekin eta pentsamolde enpatiko batetik abiatuta, gaur egungo espetxe-sistemari alternatibak bilatu eta bestelako justizia-moldeak proposatzea da xedea, justizia-molde eraginkorragoak, solidarioagoak eta itxaropentsuagoak bilatze aldera.