top of page

Isolamendua, tortura isila

“Isolamendua kartzelan. Tortura isila. Efectos a largo plazo, normativa internacional y testimonios”  izenburupean, pasa den urtarrilaren 17an, Angela Davisekin abiatutako hausnarketa lerroari jarraipena emanez, isolamendua izan zen hizpide.

Bertan,  isolamendua pairatu dutenen testigantzak entzuteaz gain, nazioarteko bi adituk isolamenduaren  inguruko hausnarketarako eduki interesgarria ekarri zuten. Susana Etchegoyen eta Mirta Fabre, medikua eta psikoanalista hurrenez hurren,    A Casa/Etxera euskal preso politikoen eskubideen taldeko kideak dira. Gertutik ezagutu zituzten Argentinako diktaduraren ondorioak eta gertutik ezagutzen  dituzte euskal gatazkarenak ere.

KRONIKA

Bi ildotan jardun zuten Etchegoyenek eta Fabrek. Batetik, tratu txarren nazioarteko salaketaren garrantzia izan zuten hizpide. Eta bestetik, biktimen artapena, preso ohi, senitarteko eta oro har tratu txarren ondorioak pairatu dituztenak. Gainera Inmaculada Noble euskal preso politiko eta bertaratutako preso sozial ohi batek, haien testigantzak kontatu zituzten momentu hunkigarriak eraginez bertatatutakoen artean.

 

Tortura eta tratu txarren nazioarteko salaketaren garrantzia azpimarratu zuten Torturaren Kontrako Nazioarteko Profesionalen Topaguneko kide diren Etchegoyenek eta Fabrek bertan. Izan ere Elkarte honek 2015ean, Espainiako Auzitegi Nazionaleko medikuen jokabidea salatu zuen MME Munduko Mediku Elkartean, sei euskal preso politikoen kasuetan oinarrituz. Probatutako tratu txarrak eta torturen zantzu argiak izan arren, torturak salatu beharrean, isilik geratu eta tratu txarrak ezkutatu izanagatik salatu zuten medikua.

​

Etchegoyen argia izan zen gai honen ondorioak azaltzerakoan eta auzitegiko medikuak tratu txarrak ez salatzeak, medikuntza etika urraketa larria egitea ez ezik, “torturaren konplize” bilakatzen duela salatu zuen.

Eta bestetik, isolamendua eta dispertsioa, tortura isila edota ezkutuko tortura dela  salatu zuten hizlariek, pertsonak suntsitzeko tresna bat baino ez dela azpimarratuz. Hau ondo baino hobeto islatu zen Inmaculada Noble euskal preso politiko eta preso sozial ohien ahotik entzun ziren testigantzetan, bertaratutakoen artean barrunbeak mugiarazi zituzten testigantzak.

 

Eskarmentua du alor honetan Fabrek. Izan ere, 42 urte daramatza Argentinako preso politiko ohi, iheslari eta senitartekoekin lanean, eta eskarmentu horren ondorioa, azaldu zuenez, torturak ez ezik, isolamenduak eta sakabanaketak ondorio larriak izaten dituztela pertsonaren nortasunean.

 

Fabreren esanetan, ohikoa da horrelako egoera pairatu duten presoen artean sintomatologia batzuk agertzea, eta haien asmoa ildo beretik ikertzen jarraitzea dela gehitu zuen, sintoma zahatzagoak detektatu eta pertsona horiei artapen hobeagoa eman ahal izateko.

2017ko urtarrila

Gite-Ipesek antolatuta, isolamendua hizpide izan zuten solaskideak La Bolsan.  Argazkak: Nerea Alkorta.

Albistea

Isolamendua kartzelan izango da hizpide urtarrileko jardunaldietan

Espainiako kartzeletako isolamendua eta bere eragina izango dira hizpide Gite-Ipes-ek antolatutako Kartzela Kalera! eztabaida lerroaren harira  “Isolamendua kartzelan. Tortura isila. Efectos a largo plazo, normativa internacional y testimonios”  izenburupean. Hitzordua, urtarrilaren 17an,Bilboko La Bolsan 19:00etan.

Isolamendua pairatu dutenen testigantzak entzuteaz gain, nazioarteko bi adituk isolamenduaren  inguruko hausnarketarako eduki interesgarria ekarriko dute.   Horrela,    Susana Etchegoyen   eta    Mirta Fabre  A casa/Etxera euskal preso politikoen eskubideen alde lan egiten duen Argentinako elkarteko kideak izango dira.

​

Susana Etchegoyenek eta Mirta Fabrek, medikua eta psikoanalista hurrenez hurren,   gertutik ezagutu zituzten Argentinako diktaduraren ondorioak eta gertutik ezagutzen  dituzte euskal gatazkarenak ere.   Izan ere, A casa-Etxera elkarteak, osasun arloko hainbat profesionalekin eta giza eskubideen defentsan lan egiten duten Argentinako hainbat elkarterekin batera, etika falta larria leporatuz, Espainiako Auzitegi Naizonaleko forentseen kontrako salaketa jarri zuen 2015eko maiatzean, tortura kasuak izkutatu eta estaltzeagatik.

2017ko urtarrila

Susana Etchegoyen, Buenos Aireseko Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, Posadas Ospitalean, farmakologia arloko arduraduna da.  Munduko Mediku Elkarteko kidea,  bere ibilbide profesionalaren ezaugarri nagusiena giza eskubideen defentsa da, medikuntzan gertatzen ari den kode etikoaren gainbeheraz kezkatuta.

​

Mirta Fabre gonbidatua ere, Etchegoyenekin betera,  giza eskubideen aldeko ekintzailea da. Buenos Airesko Unibertsitateko irakasle ohia, psikoanalista eta epistemologia genetikoan da aditua, eta isolamenduak presoarengan epe luzera duen endekapenezko eragin suntsitzaileez arituko da. Horretarako isolamendua pairatu dutenen testigantzak ekarriko dizkigute.

​

Hitzordua, Kartzela kalera! eztabaida lerroaren harira Gite-Ipesen eskutik.

ZAHARRAK BERRI

ELKARRIZKETA

Bideoa: Nerea Alkorta.

Argazkia: Nerea Alkorta.

Susana Etchegoyen medikua eta Mirta Fabre psikoanalista dira.  Gertutik ezagutu zituzten Argentinako diktaduraren ondorioak eta gertutik ezagutzen  dituzte euskal gatazkarenak ere. Izan ere Torturaren Kontrako Profesionalen Topagunearen Elkarteak , osasun arloko hainbat profesionalekin eta giza eskubideen defentsan lan egiten duten Argentinako hainbat elkarterekin batera, etika falta larria leporatuz, Espainiako Auzitegi Naizonaleko forentseen kontrako salaketa jarri zuen 2015eko maiatzean, tortura kasuak izkutatu eta estaltzeagatik. Elkarrizketa honetan horretaz eta beste hainbat giza eskubideen urraketez mintzo zaizkigu.

Jarraipena

Elkarrizketa. Susana Etchegoyen: “ El aislamiento es una tortura encubierta”.

Hala Bedi Irratia. ‘Suelta la olla’.

2017ko Urtarrilak 18.

Susana Eychegoyen - Hala Bedi Irratia
00:00 / 00:00

- Arantza Zulueta euskal preso politikoaren isolamendu egoera dela eta...   (02:40)

“Arantzaren egoera oso deigarria da, ez bakarrik bere eskubide guztiak zapaldu direlako, baizik bere espetxeratzea ilegala delako”.

​

- Isolamenduak epe luzera uzten dituen ondorio eta eraginez...   (05:40)

“Isolamendua tortura ixila da”.

​

- Isolamenduaren Nazioarteko Araudiaz...  (07:55)

“Isolamendua, presoarenganako gainontzeko tratu txarrak bezala debekatuta dago nazioarteko araudi guztietan eta baita erregimen berezietan ere”.

​

- Sarritan nazioarteko araudien gainetik hartzen dituzte ordea erabakiak gobernuek... (12:05)

“Ezberdina kriminalizatzea, inmigranteak madarikatzea eta bakoitzaren frustazioak hauei leporatzea, edota zuzen edo oker, baina bestelako mundu baten alde borroka egin duten presoak terroristatzat jotzea delako mundu mailako propaganda ideologikoaren lerroa”.

bottom of page